Hasiera » HEZKUNTZA ESKAINTZA »
- INFORMAZIO OROKORRA
- INFORMATIKA
- INGELESA
- EUSKARA
- FRANTSESA
- GAZTELANIA
- ARTEA
- LITERATURA
- CCS (Cervantes Azterketa)
- GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETARAKO SARBIDEA
- SARBIDEA EHU >25
- SARBIDEA EHU >45
- UDAKO HEZIKETA PROGRAMAK
2019/2020 IKASTURTEA
cepa DONOSTIA HHI
Heziketa-programa ez arautuen (Hizkuntzak, Humanistikoak eta Informatika) ESKAINTZA, ORDUTEGIA eta MATRIKULA EGITEKO DATEn gaineko informazioa lortzeko EGIN KLIK HEMEN BAITA HEMEN ERE |
INFORMATIKA: HASTAPENA, ERABILTZAILE ETA IRUDIA
Heziketa-programa ez arautuen (Hizkuntzak, Humanistikoak eta Informatika) ESKAINTZA, ORDUTEGIA eta MATRIKULA EGITEKO DATEn gaineko informazioa lortzeko EGIN KLIK HEMEN |
Ikastaro hauen helburua jarraian aipatutako trebetasunak garatzea da:
1.Informazioa bilatu, lortu, hautatu eta aztertzeko trebetasuna.
2.Teknika eta estrategia erabilitako iturriaren arabera.
3.Informazioa jakintza bihurtzeko abilezia.
4.Inguruko pertsonei informazioa trasmititu eta komunikatzeko trebetasuna.
5.Teknologia berriekin lotutako arazoak identifikatu eta irtenbidea bilatzeko estrategiak.
INFORMATIKA IT-TXARTELA
1. Programa informatiko ezberdinak ezagutu, oinarrizko mailan zein maila aurreratuan.
2. It-txartelak akreditatutako azterketen prestaketa.
3. Programa informatiko ezberdinei buruzko testak burutzeko ohiturak hartu.
4. Azterketetarako prestaketa frogak burutu.
INGELESA1, INGELESA2, INGELESA3
Heziketa-programa ez arautuen (Hizkuntzak, Humanistikoak eta Informatika) ESKAINTZA, ORDUTEGIA eta MATRIKULA EGITEKO DATEn gaineko informazioa lortzeko EGIN KLIK HEMEN |
Ulermen jardueren (ahozko eta irakurmenezkoak) eta adierazpen jardueren (ahozko eta idatzizkoak) bidez, benetako komunikazioa egoeretan, hizkuntzaren erabilera eraginkorrean, oinarrizko komunikazio konpetentziak garatzean datza.
AHOZKO ULERMENA
Egunerokotasunean erabiltzen diren norbere buruari, familiari eta hurbileko inguruari buruzko oinarrizko hitz eta adierazpenenak ulertzea, garbi eta poliki ahoskatuak direnean.
IRAKURMENEZKO ULERMENA
Hitz eta izen ezagun eta esaldi oso bakunak ulertzea. Adibidez, katalogo, horma-irudi eta karteletan agertzen direnak.
IDATZIZKO ADIERAZPENA
Eskutitz labur eta bakunak idaztea, adibidez, zorion agurrak bidaltzea. Datu pertsonalekin formularioak betetzea, adibidez, izena, naziotasuna, helbidea, ...
AHOZKO ADIERAZPENA
Bizi garen tokia eta ezagutzen ditudan pertsonak deskribatzea, esaldi eta adierazpen errazak erabiliz. Elkarrizketa errazetan parte hartzea. Eguneroko kontuei eta momentuko beharrei buruzko galderak planteatu eta erantzutea.
FUNTZIOAK
Helburu hauek bete ahal izateko jarraian aipatutako edukien bidez hainbat funtzio linguistiko burutzen ikasi behar dute ikasleek: Idatziak, hiztegia eta estruktura gramatikalak.
EUSKARA1, EUSKARA2, EUSKARA3 ETA EUSKARA4
Heziketa-programa ez arautuen (Hizkuntzak, Humanistikoak eta Informatika) ESKAINTZA, ORDUTEGIA eta MATRIKULA EGITEKO DATEn gaineko informazioa lortzeko EGIN KLIK HEMEN |
HELBURUAK:
- Hizkuntzari beldurra galtzea.
- Ikaskuntza prozesua aberasgarria eta atsegina izatea.
- Oinarrizko hiztegia eskuratzea.
- Maila bakoitzari dagokion entzumen, irakurmen, idazmen eta mintzamen gaitasun egokiak lortzea.
FRANTSESA: HEZKUNTZA-ESKAINTZA
Heziketa-programa ez arautuen (Hizkuntzak, Humanistikoak eta Informatika) ESKAINTZA, ORDUTEGIA eta MATRIKULA EGITEKO DATEn gaineko informazioa lortzeko EGIN KLIK HEMEN |
Oinarrizko Maila:
- Frantsesa 1 (M1, M2)
- Frantsesa 2 (M3, M4)
Erdiko maila:
- Frantsesa 3
- Frantsesa 4 (Elkarrizketa maila )
Gure hezkuntza-eskaintza honako mailei dagozkio: oinarrizkoa eta erdiko maila.
Oinarrizko mailan DBHn ikasten ari direnak eta ikasle libreak daude, hau da, hasiberri maila edo hasiberri faltsua ezagutza maila dutenek. Ikasleak lau taldetan Frantsesa 1 (M1, M2) eta Frantsesa 2 (M3 eta M4) banatzen dira hizkuntz gaitasunaren arabera. Maila bakoitzak lau hilabeteko iraupena izango du.
FRANTSESA 1 (M1, M2)
Ikasleak pixkanaka-pixkanaka hasiko dira hizkuntza erabiltzen, bere burua aurkezteko, besteekin harremanak egiteko, bere lehentasunak adierazteko, bere proiektuei buruzko iritziak emateko, norbaiti zerbait galdetzeko, eskaintzak egiteko edo gonbidapen bat ukatzeko, ea zer ordu den eskatzeko, hitzordu bat egiteko ... hori guztia komunikazio testuinguru sinple batean.
FRANTSESA 2 (M3, M4)
Pixkanaka-pixkanaka, bere hiztegi handitzen den heinean, handiagoa izango da bere konfiantza, mezuak transmititzeko eta eguneroko elkarrizketetan modu sinple batean parte hartzeko. Era berean, testu laburrak, mezuak eta idazki motzak idatziko ditu egoeraren arabera. Ikasleak ikasiko du gauzak kokatzen espazioan eta denboran, helbide bati buruz eskatzen, aginduak ematen, leku bat deskribatzen ...
FRANTSESA 3 eta 4
Maila honetan ikasle libreak sartzen dira. Hemen ikasleak hizkuntzaren benetako erabilera egingo du eta komunikazio-egoera errealitatean oinarrituta dago. Ikasleak eguneroko egoeratan komunikatzeko gai izan behar du besteen aurrean bere iritziak justifikatzeko eta arazo eta egoera desberdinei aurre egiteko.
4. maila (Elkarrizketa mailan) hizkuntzarako gaitasun on bat daukatenentzat zuzenduta dago. Ikasle horien helburua ez da soilik frantsesa ikastea baizik eta komunikatzeko garapen handiagoa edukitzea. Maila honetan ahozko aspektua lantzen da batez ere, hau da, praktikotasunari zuzenduta dago.
GAZTELANIA A1, A2 y B1
Heziketa-programa ez arautuen (Hizkuntzak, Humanistikoak eta Informatika) ESKAINTZA, ORDUTEGIA eta MATRIKULA EGITEKO DATEn gaineko informazioa lortzeko EGIN KLIK HEMEN |


Irakaskuntza ez arautuaren barnean, Espainiar hizkuntza atzerritar hizkuntza gisa lantzeko kurtso hauen helburua, A1, A2 eta B1 mailetako ikaslegoa eguneroko bizitzan oinarrizko maila batean ahoz komunikatu eta harremanak izateko gai izatea da.
ARTEA
Heziketa-programa ez arautuen (Hizkuntzak, Humanistikoak eta Informatika) ESKAINTZA, ORDUTEGIA eta MATRIKULA EGITEKO DATEn gaineko informazioa lortzeko EGIN KLIK HEMEN |
HELBURUAK:
1. Arte okzidentaleko estilo nagusien adierazpen nabarmenenak ezagutzea eta ezberdintzatzea, denboran eta espazioan kokatuz.
2. Garai bakoitzeko artelan ezberdinen bidez Historia eta Geografia ikastea.
3. Ondare artistikoa ezagutu, baloratu eta gozatzea, aberastasun iturri eta trasmititu beharreko ondarearen kontserbazioan lagunduz.
4. Norberaren gustu pertsonalaren garapena landu, arteaz gozatzeko gaitasuna eta zentzu kritikoa garatuz, bide batez, artelan baten aurrean norbere sentimentuak adieraztea ahalbidetuz.
LITERATURA
Heziketa-programa ez arautuen (Hizkuntzak, Humanistikoak eta Informatika) ESKAINTZA, ORDUTEGIA eta MATRIKULA EGITEKO DATEn gaineko informazioa lortzeko EGIN KLIK HEMEN |
HELBURUAK:
- Irakurketarekiko zaletasuna garatu.
- Idazlan ezberdinak ezagutu.
- Oinarrizko kontzeptu literarioak landu proposatutako idazlan ezberdinen bidez.
- Autorearen ibilbidea ezagutu, kasuaren arabera sakonki nahiz azaletik.
- Informazioa bilatu eta ariketak egiteko ordenagailuaren erabilera.
GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETARAKO SARBIDEA
Erdi mailako ziklorik ez baduzu eta batxilergoa bukatu gabe badaukazu edo ikasketarik ez baduzu, Goi Mailako Heziketa Ziklo bat egin dezakezu. Hemen duzu informazioa
Eusko Jaurlaritzaren erreferentziazko orria hau da.
2019-20 GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETARAKO INFORMAZIOA:
IZENA EMATEA: 2020ko urtarrilaren 28tik otsailaren 7a arte, biak barne.
2019-20 ikasturterako egutegia (matrikula-datak, azterketa-egunak, onartuen zerrendak...) hemen dago.
25 URTETIK GORAKOENTZAKO UNIBERTSITATE-SARBIDEA

25 urtetik gorakoa bazara Euskal Herriko Unibertsitatean sartzea daukazu. Hemen topatuko duzu sarbide-probarako informazioa
25 ETA 45 URTETIK GORAKOENTZAKO UNIBERTSITATEAN SARTZEKO PROBAK, 2019-20 IKASTURTEA:
IZENA EMATEA: 2020ko otsailaren 3tik 7ra
Probaren data: 2020ko maiatzaren 8a
45 URTETIK GORAKOENTZAKO UNIBERTSITATE-SARBIDEA

45 urtetik gorakoa bazara Euskal Herriko Unibertsitatean ikastea daukazu. Hemen topatuko duzu sarbide-probarako informazioa
25 ETA 45 URTETIK GORAKOENTZAKO UNIBERTSITATEAN SARTZEKO PROBAK, 2019-20 IKASTURTEA:
IZENA EMATEA: 2020ko otsailaren 3tik 7ra
Probaren data: 2020ko maiatzaren 8a
UDAKO HEZIKETA PROGRAMAK
ESPAÑOL A1 | GOIZEZ 01 | 09:30 - 11:30 |
GOIZEZ 02 | 11:30 - 13:30 | |
ESPAÑOL A2 | GOIZEZ 01 | 09:30 - 11:30 |
GOIZEZ 02 | 11:30 - 13:30 |