Hasiera »
Gure ikastetxea Gipuzkoako hiriburuan dago, Donostian, alegia. Gaur egun, hiriko hiru auzotan ematen ditugu eskolak. Eraikin nagusia Ategorrieta auzoan dugu, Atarizar kalea, 22 zenbakian, hain zuzen. Zuhasti ikastetxe publikoak duen eraikin berean gaude, eurak lehenengo solairuan eta gu, berriz, bigarrenean.
Egia auzoan dugu bigarrena, Villa Salia delakoa; bertan, etorkinentzako gaztelaniazko eskolak ematen dira, batez ere.
Hirugarrena, Antigua auzoan dago, Ondarreta hondartzatik berehala, horregatik deitzen diogu Ondarreta eraikina. Hiru eraikin hauetaz gain, gure irakasleak Martuteneko presondegira ere joaten dira I, II eta III faseko ikasketak ematera, bertako espetxeratuek Bigarren Hezkuntzako Graduatua lor dezaten.
Gure ikastetxeak bigarren mailako titulua lortu edota bizitzan zehar hezitu nahi edo behar duen ororengandik gertu egotea du helburutzat.
Mila ikasle inguruk zein 35 irakaslek osatzen dugun eskola-elkarte anitz, konplexu eta esperientzia zein posibilitateetan zeharo aberatsa den honek, gonbidapen bat luzatu nahi lizuke gure artean egon zintezen. Horretarako gure edozein zentrotako batera hurbil zintezke, atsegin handiz bilatuko baikenuke zure asmoak asetzeko bidea.
Azkenik, 18 urtetatik hasi eta 80tik gora bitarteko ikasleak ditugula ere esan behar.
Ea zu zaren hurrengoa!
CEPA Donostia HHIren eraikinak honakook dira: Bidebieta, Ategorrieta, Herrera eta Ondarreta
BIDEBIETA
Helbidea: Julio Urkixo, 30 - 2. solairua
Tfnoa: 943 899 310
Hezkuntza-eskaintza
- GII
- GIII
- Sarbideak
ATEGORRIETA
Helbidea: Atarizar, 22 –2.a
Tfnoa: 943 27 00 10
Faxa: 943 326 853
Hezkuntza-eskaintza
- GI
- GII
- Atzerritarrentzako gaztelania
- Euskara
- Frantsesa
- Ingelesa
- Informatika
- Liburutegia
HERRERA
Helbidea: San Luis Gonzaga Plaza, 7
Tfnoa: 943 40 40 70
Hezkuntza-eskaintza
- GI
- GII
- Atzerritarrentzako gaztelania
- Euskara
- Frantsesa
- Ingelesa
- Informatika
ONDARRETA
Helbidea: Logroño, 7 - behe-solairua
Tfnoa: 943 228 576
Hezkuntza-eskaintza
- Oinarrizko hezkuntza
- Gida-baimena lortzeko hizkuntza-trebakuntza
- Euskara, frantsesa, ingelesa
- Informatika
ORDUTEGI OROKORRA
GOIZEZ
9:15-12:45/13:15
ARRATSALDEZ
15:00/15:30-18:00
GAUEZ
18:00-21:45