Hasiera » ZULOAGA HHI

Gure ikastetxea Gipuzkoako hiriburuan dago, Donostian, alegia. Gaur egun, hiriko hiru auzotan ematen ditugu eskolak. Eraikin nagusia Ategorrieta auzoan dugu, Atarizar kalea, 22 zenbakian, hain zuzen. Zuhasti ikastetxe publikoak duen eraikin berean gaude, eurak lehenengo solairuan eta gu, berriz, bigarrenean.

Donostia_Igeldotik

Egia auzoan dugu bigarrena, Villa Salia delakoa; bertan, etorkinentzako gaztelaniazko eskolak ematen dira, batez ere.

Hirugarrena, Antigua auzoan dago, Ondarreta hondartzatik berehala, horregatik deitzen diogu Ondarreta eraikina. Hiru eraikin hauetaz gain, gure irakasleak Martuteneko presondegira ere joaten dira I, II eta III faseko ikasketak ematera, bertako espetxeratuek Bigarren Hezkuntzako Graduatua lor dezaten.

Gure ikastetxeak bigarren mailako titulua lortu edota bizitzan zehar hezitu nahi edo behar duen ororengandik gertu egotea du helburutzat.

Mila ikasle inguruk zein 35 irakaslek osatzen dugun eskola-elkarte anitz, konplexu eta esperientzia zein posibilitateetan zeharo aberatsa den honek, gonbidapen bat luzatu nahi lizuke gure artean egon zintezen. Horretarako gure edozein zentrotako batera hurbil zintezke, atsegin handiz bilatuko baikenuke zure asmoak asetzeko bidea.

Azkenik, 18 urtetatik hasi eta 80tik gora bitarteko ikasleak ditugula ere esan behar.

Ea zu zaren hurrengoa!

HHI Ignacio Zuloaga ikastetxeko eraikinak honakook dira: Ategorrieta, Villa Salia eta Ondarreta

ATEGORRIETA

Ategorrieta

Helbidea:  Atarizar, 22 –2.a

Tfnoa: 943 27 00 10

Faxa: 943 326 853

Hezkuntza-eskaintza

  • Oinarrizko hezkuntza
  • Bigarren hezkuntzako graduatu-titulua
  • Unibertsitaterako sarbidea
  • Goi mailako zikloetarako sarbidea
  • Euskara, frantsesa, ingelesa
  • Informatika
  • Aukerako moduluak
  • Gida-baimena lortzeko hizkuntza-trebakuntza
  • Liburutegia

Villa Salia

 

VILLA SALIA

Helbidea: Jai Alai bidea, 17

Tfnoa: 943 273 071

Hezkuntza-eskaintza

  • Gaztelania Etorkinentzako
  • Gida-baimena lortzeko hizkuntza-trebakuntza
  • Euskara, frantsesa, ingelesa
  • Informatika

 

Ondarreta

 

ONDARRETA

Helbidea: Logroño, 7 - behe-solairua

Tfnoa: 943 228 576

Hezkuntza-eskaintza

  • Oinarrizko hezkuntza
  • Gida-baimena lortzeko hizkuntza-trebakuntza
  • Euskara, frantsesa, ingelesa
  • Informatika

ORDUTEGI OROKORRA

GOIZEZ

9:15-12:45/13:15

ARRATSALDEZ

15:00/15:30-18:00

GAUEZ

18:00-21:45

2017-18 IKASTURTEA - EGUTEGIA

Egutegia